Mountain bike edo mendi bizikleta gustoko dutenentzat, sarrera interesgarria izango da hau. Bertan, gazte talde batek eginiko dokumentala aurkeztuko dugu. 2004. urtean sortu zuten eta arrakasta ikaragarria lortzen ari dira. Mundu osoan zehar ibili ziren irudiak grabatzen: Vancouber, Utah, Txekiar errepublika, Idaho, Maroko, Frantzia eta Ingalaterra besteak beste. Irudiak oso ikusgarriak dira, bizikletan ibiltzeko trebezia eta paisaia dotoreak ikus ditzekegu eta. Erritmoa ere, oso bizia da, eta nolabaiteko tentsio bat mantentzen da denbora guztian. Kirol arriskutsuak gustatzen zaizkionarentzat, oso erakargarria izango da. Hementxe uzten dizuet dokumentalaren trailerra:
No hay comentarios:
Publicar un comentario