Urriaren 21ean Venezuelako enbaxadorea den,
Julian Isaias Rodriguez etorri zen leioako EHU-ra hitzaldi bat ematera. “La
otra historia dela independencia” lelopean, historia irabazleek
(kolonizatzaileek) idatzi ez balute, nolakoa izango ote zitekeen azaltzen
saiatu zen. Hitzaldira jende ugari
azaldu zen, eta nahiko luzea izan zen, baina orokorrean jendea gustora egon
zela esan daiteke.
Funtsean, mintzaldiaren xedea isilarazitako historia
berreskuratzea izango litzateke. Izan ere, Amerikaren konkistan izandako
gertakariak uste duguna baina bortitzagoak izan ziren, eta aldi berean
tristeagoak. Baina, gauza asko ez dira esaten konkistatzailearen irudia babesteko. Hitzaldian esan zen guztia azaltzea ordea luzetxo
izango da.
Hala eta guztiz ere, gehien harritu ninduena azaladu nahi nizueke; zera izan zen:
Europarekiko independentzia lortu ostean berdin jarraitzen zutela. Hau da, estatu inperiala mendertu eta burujabetza lortu zutela zirudien arren, aurreko egoera berdinean edo okerragoan jarraitzen zuten. Horren arrazoia honakoa da; Amerikar estatuen buruzagiak europar jauntsoak izatea. Ondorioz, bertakoek ez zuten batere onurarik lortu, enbaxadoreak esan zuen moduan, "Los veneficiados eran los libertadores", hots Europarrak. Pentsa daitekeen modura, zapalkuntzak aurrera jarraitu zuen.
Horregatik, Amerikar jendeak duen zalantza honakoa da, zer gertatuko zen europar independista horiek bertakoen garapena onartu izan balute? Are gehiago, zer gertatuko ote zen Europarrak azaldu ez balira?
Hitzaldia bere osotasunean ikusi nahi baduzue lotura bat uzten dizuet (Gorka Palazioren Qik-etik hartua da):
http://qik.com/video/16370755
Hitzaldia bere osotasunean ikusi nahi baduzue lotura bat uzten dizuet (Gorka Palazioren Qik-etik hartua da):
http://qik.com/video/16370755
No hay comentarios:
Publicar un comentario