Atzo Athletic-ek garaipena lortu zuen San Mames-en Alcorcon taldearen aurka. Talde honek San Mamesen jokatzen zuen lehen aldia zen. Aurreko partidan Athletic-ek 0-1 irabazi zuen eta beraz, oraindik ere kanporaketa nahiko irekia zegoen. Partidari dagokionean, Athletic-ek partidu hona egin zuen; aukera dezente sortu, eta defentsan sendo egon zelarik. Alcorcon ere arriskua sortzen saiatu zen, baina ez zituen aukera garbiak izan. Hala ere, partidua nahiko orekatua egon zen, 26. minutuan Gabilondok gola sartu zuen arte.
Bigarren zatia ere nahiko berdintsua izan zen taldeen mailari dagokionean, eta Alcorconek bere momentu honenak orduantxe izan zituen. Hala ere, Gorka Iraizoz-ek bere lana ondo bete zuen. Partida ia amaitua zegoenenan, Orbaizek bigarren gola sartu zuen maisuki.
Gu ere bertan izan ginen, eta esan daiteke jendea etxera gustora joan zela partidu dotorea ikusi ostean.
Honatx partidaren laburpena:
No hay comentarios:
Publicar un comentario