viernes, 14 de enero de 2011

Interneteko IP-ak amaitzen ari dira!

Gaur egun internet herraminta oso erabilia da, baina inernet erabiltzeko konexioa IP-ei esker lortzen da. Konexio bakoitzak izen bat du hots IP bat, eta hori 12 zenbakidun kode bat da. Arazoa da, IP kopuru maximo bat dagoela eta iada amaitzear daudela. Izan ere, IPen %2a gutxi gora behera dago libre. Horiek amaitzean konexiorik ez duen jendeak konektatu nahi badu  ezin izango du konektatu.  Guk darabilgun IP sistema IPv4a  da eta sortu zenean 70. hamarkadan, nahikoa izango zela uste zen, 4200 milioi konexiorako bidea ematen baitzuen. Orain ordea, gehiago behar dela konturatu dira eta bertsio berri batekin probatu nahi dute, IPv6-arekin hain zuzen ere. Arazoa da, bi IP sistema horiek (v4 eta v6a) ez direla bateragarriak. Yahoo!, Google, eta Facebook-ek  urte honetako ekainaren 8an sistema berri honekin funtzionatuko dute lehenengo aldiz, eta 24orduz funtzionatuko du. 
Baina lasai antza denez IPv4a dugunok ez dugu inongo arazorik edukiko sistema berria ezartzen denean, denak berdin jarraituko omen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario