viernes, 14 de enero de 2011

Indiako gobernuak Blackberryko e-mailak arakatu ditzake

Indiako gobernua eta Research In Motion (RIM) enpresa adostasun batera iritsi dira. Enpresa honek Blackberryak sortzen ditu eta bere sare inkriptatuari esker inork ezin dezake bertatik pasatzen den informazioa eskuratu, bakarrik mezuaren hartzaileak. Orain arte, Research In Motion enpresak  Indiako gobernuari Blackberry-z bidalitako zuzeneko mezuak, hau da, txata, ikusteko eta kontrolatzeko eskubidea ematen zion. Ez ordea, e-mail pribatuak arakatzekoa. Indiako gobernuak ordea, argudiatu du beharrezkoa dela gobernuarentzat e-mail horiek kontrolatzea, hainbat talde terroristentzat informazioa zabaltzeko baliabide garrantzitsua izan daitekeela eta. Indiako gobernuak akordioa betetzen ez bazen, RIM enpresari salaketa ezartzearen mehatsua egin zion, terrorista taldeei babesa  emateagatik. Ondorioz, Blackberryren sortzaileek akordioa onartu behar izan dute eta erabaki honen arabera urtarrilaren 31tik aurrera Indiako gobernuak e-mail horietan esku hartzeko eskubidea izango du. 
Benetan izango al da gizartearen segurtasuna bermatzeko bide bat edo munduan zehar beste hainbat lurraldetan egiten den moduan, aitzakia bat Blackberryz bidaltzen den informazioa kontrolatzeko??

No hay comentarios:

Publicar un comentario