sábado, 15 de enero de 2011

Vietnamgo gobernuak prentsa eta internet mugatzen ditu

Wikileaks kontua pil-pilean dugu azken aldi hontan. Hainbat gobernuk neurri zorrotzak hartu dituzte informazioa "babestearren" eta horietako bat Vietnamgo gobernua izan da. Onartu berri den dekretu baten arabera Vietnam-en lan egiten duten kazetariek, informazio hori nondik atera duten erakutsi beharko diote gobernuari. Gainera, argitaratzen den informazioa gizartearentzat baliagarria eta gobernuak onartua izan beharko da, bestela 2000 dolarreko isuna jartzeko mehatsua dago. Baina erabaki honek ez du soilik prentsa eragiten, baita internet ere, bereziki blog-ak. Bloggerretan arauak prentsaren antzekoak izango dira baina, horrez gain, ezin izango da izen asmatu bat erabili, hau da, blogaren izenburuak jabearen izen eta abizinak eduki beharko ditu. Erabaki zorrotzak hartu ditu honako honetan gobernu Vietnamdarrak, arau berri hauek otsailaren 25ean jarriko dituelarik.
Ez dakigu zihur zer lor dezaketen gobernuek honela, jendea kontrolatu, babestu, boterea edukitzen jarraitu, ...baina badirudi informazioaren gerra hau inoiz ez dela amaituko gehienbat azkenaldi hontan gertakizunekin. Informazioa boterea da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario