martes, 1 de febrero de 2011

rojadirecta.org itxi dute

Denok ikusi dugu noizean behin futbol partidu bat internet bidez. Rojadirecta plataforma izan ohi erabiliena horretarako eta Estatu Batuetan itxi egin dute. Egilearen eskubideak betetzen ez ziteula eta. Legalki begiratuta oso ongi dago, baina zilegi al da? Askok baietz esango dute, nik ordea ez det uste horrela denik. Futbol partida bat ikusteko, zelaira joan behar da, eta sarrera ordaindu, eta bestela telebista bidez ikusi nahi baduzu, hilean kuota bat ordaindu. Ordaindu, ordaindu... kontua kontsumitzea da. Kontsumoaren mundu honetan kaltetuak herri soila gara beti, eta oraingo honetan ere hala da. 
Barcelona bezalako talde batek urtean 70 milioi € jasotzen ditu telebista eskubideengatik eta nahiz eta Barça den gehien kobratzen duen taldea, besteek ere  dezente kobratzen dute. 
Agian ez dut arrazoirik, baina hausnarketa sakon bat egiteko aukera dugu kontu honekin. Hala eta guztiz ere internet bidez partiduak emititzen jarraituko dira, rojadirectak bere webgunean esan duen moduan; rojadirecta.org agian zentsuartu dute, baina rojadirecta.com, rojadirecta.es eta abarretan emititzen jarraitzea pentsatzen dute. Honako bideo honekin argiago ikus dezakezue:

No hay comentarios:

Publicar un comentario