martes, 1 de febrero de 2011

Emakumez mozorrotuta CIArengandik ihes egiteko

Lehendik ere izan dugu Wikileaks eta Julian Assangeren berri blog honetan. Gaurkoan bitxia iruditu zaidan kontua dakarkizuet. Julian Assange liburu bat idazten ari da bere oroimenei buruzkoa. Bertan bere bizia kontatuko digu eta batipat azkenaldi hontan gertatu diren tirabirak. Apirilean argitaratuko da liburu hau baina The Guardian egunkaria aurreratu egin zaio eta hainbat kontu zabaldu ditu;  horietako bat honako hauxe da: Londresen zegoelarik CIA-rengandik ihes egin ahal izateko emakumez mozorrotu behar izan zuela. 
Ez da agian modurik atxeginena ihes egiteko, baina bai eraginkorra. Hau eta antzerako kontuak jakiteko liburua argitaratu arte itxaron beharko dugu, esan bezala Apirilean izango da hori; bitartean, Assangek berak munduak wikileaks-en baharra duela azaltzen duen hitzaldia duzue:





No hay comentarios:

Publicar un comentario