Gaur, aspaldiko partez, Euskal Selekzioaren partida jokatuko da. San Mames-en jokatuko da partida, Venezuelaren aurka. Ofizialtasunaren alde egiteko partida oso garrantzitsua da gaurkoa, eta gehienbat 2007-tik partidorik jokatzen ez dela kontuan hartzen badugu. Festa giroa izango dugu beraz egun guztian zehar, eta ez Bilbon soilik, baizik eta Euskal Herri osoan!!
Jokatuko duten euskal futbolariak honako hauek izango dira:
-Athletic-etik: Igor Gabilondo, Fernando Amorebieta, Gorka Iraizoz, Mikel San Jose,
Koikili Lertxundi, Carlos Gurpegi, Javier Martínez, Markel Susaeta,
Gaizka Toquero eta Iker Muniain.
-Real Sociedad-etik: Mikel Aramburu, Mikel González, Xabi Prieto, Carlos Martinez, Jon Ansotegi, Joseba Llorente eta Imanol Agirretxe
Horrez gain, Xabi Alonso (Real Madrid), Oier Sanjurjo (Osasuna), Ander Herrera (Zaragoza), Estephan Ruffier (A.S. Mónaco) eta Pantxi Sirieix (Toulouse F. C.).
No hay comentarios:
Publicar un comentario