Gaur egun teknologia pil-pilean dugu. Teknologiaren barruan oso ezaguna dugun "internet"-a aurki dezakegu. Internet gero eta indar gehiago ari da hartzen gizartean, gizakiak historian gehien erabili duen instrumentu-teknologiko bilakatu arte. Izan ere, gauza guztiak sare bitxi honi lotuak daude. Telebista ikus dezakegu, baita irratia entzun ere, munduko beste edozein pertsonarekin hitzegin dezakegu telefonoa alde batera utziz, dokumentuak deskarga ditzekegu...
Aldiz, hona izango al da hau gizartearentzat?
Ba, egia esan, nire iritziz internet erabili bahar da, baina beti ere neurrian. Gauza, askotarako ongi dago, adibidez, urruti dagoen pertsona batekin komunikatzeko. Baina, beste hainbat arlotan ez da horren komenigarria. Denden kasua esaterako: dirua, mugitzen duten empresa handiek beraien produktuak dendetan saltzeaz gain, interneten ere eskaintzen dituzte beraien produktuak. Hori oso ondo dago, eroslearen ikuspuntutik, etxetik bertatik erosketak egin ditzakeelako. Baina kontua ezberdina da dendarietan pentsatu ezkero. Enpresa handi horiek bai, erabil ditzakete internet bezelako baliabideak, baina herri txikietako saltzaileek zer egin behar dute??
Demagun, Ibarrako (herri bat esatearren) harakin bat. Ezin du Eroski edo Carrefour bezelako konpetentziekin zuzenean jokatu, eta horrez gain, beste bi erraldoiek interneteko zerbitzua eskaintzen badute are eta gutxiago. Esan genezake harakinak etorkizun eskasa duela. Alperrak bilakatzen ari ote gara? Erosoegiak agian?
Auskalo, denborak ezarriko du norbera bere lekuan, baina hona emen hemendik urte batzuetara gerta daitekeena azaltzen duen bideo bat (gaztelaniaz):
No hay comentarios:
Publicar un comentario