domingo, 9 de enero de 2011

Lady Gaga eta bere betaurreko berriak

Beti diogu teknologia gero eta gehiago ari dela gure gizartean barnertzen eta horren erakusgarri dira CES, Consumer Electronics Show feria. Lady Gaga Las Vegaseko Consumer Electronics Show delakora gerturatu zen atzokoan "Polarez" izeneko betaurreko berezi batzuk patrozinatu zituelarik. Bigarren aldia da bertara gerturatzen dena eta berak esan duenez oso gustora joaten omen da horrelako ekitaldietara. Atzokoan Polaroid enpresak ateratako betaurreko berezi batzuk, Polarez izenekoak, erakutsi zizkigun zeintzuekin, argazkiak eta bideoak egin eta erreproduzitu daitezkeen. Irudiak lenteetan erreproduzitzen dira, eta badirudi produktu hau urte honetako azkenerako merkaturatuko dela. Horrez gain, beste produktu batzuk ere erakutsi zizkigun Lady Gagak hala nola; mini inpresora bat (argazkia minutu batean baina gutxiagoz inprimi dezkeena) eta beste kamara digital bat ere.Bideo honetan ekitaldia ikus dezakegu:

No hay comentarios:

Publicar un comentario