domingo, 16 de enero de 2011

Chinak interneta zentsuratzen jarraitzen du

Chinako gobernua gero eta baldintza gehiago jartzen ari zatzaie interneteko erabiltzaieei. Hasieran, erregimean kaltetzen zuen webgune oro zentsuratu zuen, gerora, blogger-a, eta ondoren Faceebok eta Twiter. Horien ostean Youtube ere zentsuratu zen, eta lehengo urtean Google-ren ataria ere deuseztatu zuten. Orain telefono mugikorretako internet zerbitzua ere kendu nahi omen dute, batipat Skype Mobile zerbitzua. 
Pasa den abenduaren 10ean China-ko Teknologia Ministerioa, erabaki horren alde agertu zen eta badirudi hemendik gutxira bete egingo dela bere nahia. Argudiatzen dutenaren arabera, beharrezkoa ez den informazioa ekiditea da helburua, baina kontua aratago doa.  Dirudienez Chinak webgune hauek itxiz lortu nahi duena, bertako enpresek diru gehiago edukitzea da, hau da, Chinak berak dituen internet enpresek sortzen dituzten webguneak soilik erabilaraztea. Horrela dirua etxean geratzen delarik. Izan ere, bertan dauden webgune asko zentsuratutakoen kopia hutsa dira; Facebook-a  Renren edo Kaixin deitzen da, YouTube  Youku, Twitter-ek Sina izena du, eta Google Baidu izenarekin ezagutzen da.
Horrela Chinak bere internet potentzia handiagotzen du, baina zilegi al da hori egitea???
Honako bideo honetan ere azaltzen digute zentsuraren kontua eta baita nola inernet erabiltzaileek metodo ezberdinak erabiltzen hasi diren askatasunez komunikatu ahal izateko:


No hay comentarios:

Publicar un comentario