jueves, 30 de diciembre de 2010

GARAIPENA!!!

3-1!!!!! Euskal selekzioak garaipena lortu zuen atzokoan San Mames futbol zelaian. Venezuela zen aurkaria eta irabazten hasi baziren ere, selekzioak buelta eman zion partiduari. Euskaldunen lehen gola, Gurpegik sartu zuen, eta armaiak erabat aztoratu zituen gol bitxi honek. Lehendik ere armaietan sekulako giroa bazegoen, are eta handiagoa izan zen Labakak 2.a sartu zuenean. Baina ala eta guztiz ere ez zen festa bertan amaitu, Muniain gazteak, defentsako akats batetaz baliatuz, sekulako gol dotorea sartu zuen; hauxe da Athletic-eko jokalariaren lehenengo gola selakzioarekin.
Jai giro eta festa izugarria izan zen Bilbon egun guztian zehar, eta are gehiago partida irabazi ostean. Hala eta guztiz ere badaude, euskaldunen aurka nolabait egin behar dutenak eta argi ikus dezakegu hori, Marca egunkariak on-line edizioan argitaratu duen albiste hau. Erabat lotxagarria da, ikus ezazue:

Baina, tira, guk gurearekin jarraituko dugu, horrelako kontuak alde batetara utziz, azken finean garrantzitsuena Euskal Selekzioaren ofizialtasunarentzat pauso bat aurrera egin izana da; eta horrela jarraitu beharko dugu zerbait lortu nahi izan ezkero.

No hay comentarios:

Publicar un comentario