miércoles, 14 de noviembre de 2012

Mobilgarren mendea (laburmetraia)



Laburmetrai hau gaztezulo bideo lehiaketan aurkeztu dugu eta esperodugu gustatzea. XXI. mendeko gazteria eta teknologien menpeotasunari buruzko kritikatxo bat da. Eskertuko genuke gainera bozkatuko bazenigute. Esker mila!

Este corto lo hemos presentado en el concurso de cortos de Gaztezulo y esperamos que os guste. Es una pequeña critica sobre los jovenes y la teknologia en el siglo XXI.
Agradeceriamos que nos votarais. Gracias

Bozkatu gaitzazue hemen mesedez!:http://www.gaztezulo.com/bideo_lehiaketa.php

Votadnos aquí por favor!: http://www.gaztezulo.com/bideo_lehiaketa.php

Gaztezulo bideo lehiaketarako egindako laburmetraia. Eskerrak eman nahi genizkieke hurrengoei:
·EHUko Gizarte Zientzien Fakultatea
·Ximon Agirre
·Aitor Gallastegi
·Ander Lopez de Heredia
·Bea Narbaiza
·Daniel Villacorta

Musika: God is an Astronaut - Echoes (We don't own the rights of this song)

Mobilgarren mendea

http://youtu.be/0Nxu4w5JhC8



Laburmetrai hau gaztezulo bideo lehiaketan aurkeztu dugu eta esperodugu gustatzea. XXI. mendeko gazteria eta teknologien menpeotasunari buruzko kritikatxo bat da. Eskertuko genuke gainera bozkatuko bazenigute. Esker mila!

Este corto lo hemos presentado en el concurso de cortos de Gaztezulo y esperamos que os guste. Es una pequeña critica sobre los jovenes y la teknologia en el siglo XXI. Agradeceriamos que nos votarais. Gracias

Bozkatu gaitzazue hemen mesedez!:http://www.gaztezulo.com/bideo_lehiaketa.php
Votadnos aquí por favor!: http://www.gaztezulo.com/bideo_lehiaketa.php

Gaztezulo bideo lehiaketarako egindako laburmetraia.

Eskerrak eman nahi genizkieke hurrengoei:

·EHUko Gizarte Zientzien Fakultatea
·Ximon Agirre
·Aitor Gallastegi
·Ander Lopez de Heredia
·Bea Narbaiza
·Daniel Villacorta

Musika: God is an Astronaut - Echoes 
(We don't own the rights of this song)

lunes, 7 de febrero de 2011

Zenbateraino da egia jasotzen dugun publizitatea?

Zenbateraino da egia jasotzen dugun publizitatea? Informazio asko jasotzen dugu publizitate agentzien eskutik egunero, baina informazio guzti hori egiazkoa al da? Dove etxeak eginiko iragarki honetan ikus dezakegu, publizitatea zein puntutaraino den egia eta zenbateraino gezur: 

domingo, 6 de febrero de 2011

Google Art Project

Google Art Project; ez da bilatzailea ezta video edo musika plataforma. Ez, ez... Orain munduko museo garrantzitsuenetarikoak  etxetik bertatik ikus ditzakegu, eta ezer ordaindu gabe. Dena Google Art Project-ri esker. Aspaldiko margolan edota eskultura ugari daude erakusgai zerbitzu berritzaile honetan, eta museoan bertan egongo bazina bezala da. Ikusgarria benetan.
Hemen jarriko dizuedan bideo honetan daukazue ikusgai funtzionamendua, eta zuek ere parte hartu nahi badezue egin klik hemen.


martes, 1 de febrero de 2011

rojadirecta.org itxi dute

Denok ikusi dugu noizean behin futbol partidu bat internet bidez. Rojadirecta plataforma izan ohi erabiliena horretarako eta Estatu Batuetan itxi egin dute. Egilearen eskubideak betetzen ez ziteula eta. Legalki begiratuta oso ongi dago, baina zilegi al da? Askok baietz esango dute, nik ordea ez det uste horrela denik. Futbol partida bat ikusteko, zelaira joan behar da, eta sarrera ordaindu, eta bestela telebista bidez ikusi nahi baduzu, hilean kuota bat ordaindu. Ordaindu, ordaindu... kontua kontsumitzea da. Kontsumoaren mundu honetan kaltetuak herri soila gara beti, eta oraingo honetan ere hala da. 
Barcelona bezalako talde batek urtean 70 milioi € jasotzen ditu telebista eskubideengatik eta nahiz eta Barça den gehien kobratzen duen taldea, besteek ere  dezente kobratzen dute. 
Agian ez dut arrazoirik, baina hausnarketa sakon bat egiteko aukera dugu kontu honekin. Hala eta guztiz ere internet bidez partiduak emititzen jarraituko dira, rojadirectak bere webgunean esan duen moduan; rojadirecta.org agian zentsuartu dute, baina rojadirecta.com, rojadirecta.es eta abarretan emititzen jarraitzea pentsatzen dute. Honako bideo honekin argiago ikus dezakezue:

Emakumez mozorrotuta CIArengandik ihes egiteko

Lehendik ere izan dugu Wikileaks eta Julian Assangeren berri blog honetan. Gaurkoan bitxia iruditu zaidan kontua dakarkizuet. Julian Assange liburu bat idazten ari da bere oroimenei buruzkoa. Bertan bere bizia kontatuko digu eta batipat azkenaldi hontan gertatu diren tirabirak. Apirilean argitaratuko da liburu hau baina The Guardian egunkaria aurreratu egin zaio eta hainbat kontu zabaldu ditu;  horietako bat honako hauxe da: Londresen zegoelarik CIA-rengandik ihes egin ahal izateko emakumez mozorrotu behar izan zuela. 
Ez da agian modurik atxeginena ihes egiteko, baina bai eraginkorra. Hau eta antzerako kontuak jakiteko liburua argitaratu arte itxaron beharko dugu, esan bezala Apirilean izango da hori; bitartean, Assangek berak munduak wikileaks-en baharra duela azaltzen duen hitzaldia duzue:





domingo, 30 de enero de 2011

Skype 5.0 Mac-erako

Skypek berrikuntza ugari ekarri ditu Mac-erako aurkeztu berri duen azken bertsioan. Diseiñua da horietako aldaketa bat, gutxiago okuoatuko du ordenagailuaren memorian eta irudiaren kalitatea ere hobea da. Txat-a ere bertsioz aldatu omen dute. Premium kontua izanez gero gainera,taldean videodeiak egiteko aukera izango da eta horrez gain 24 orduz bezeroentzako zerbitzua eskainiko da videodeiez. Beraz abantaila dezente ditubertsio honek, baina gogoan eduki, bakarrik Mac bidez erabil daiteke momentuz. 
Hemen duzue aurkezpen bideoa: